Pasaian

Geroz eta jostailu gehiago Pasaiako Babes Zibileko egoitzan

Publicado el 22 de diciembre de 2007

Geroz eta jostailu gehiago Pasaiako Babes Zibileko egoitzan

Poliki-poliki, Pasaiako Babes Zibileko egoitza jostailuz betetzen ari da. Herritarrak etxean dituzten joko eta panpinak bertan uzten ari dira, egoera ekonomiko larriagoak bizi dituzten familietako haurrek Erregetan jaso ditzaten. Urtero egiten du Babes Zibilak kanpaina hau, Caritas-i lagunduz, eta oso arrakastatsua izaten da.

Aipatu taldeak Trintxerpeko Azokan duen egoitzan utzi behar da materiala. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Ematen diren jostailuak egoera onean egon behar dira.

Ver todas las noticias de este especial

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo